"Elkarrekin bizi, mugitu, eraldatu". Horixe da PlazaBizi ekimenaren ideia. Mugimenduak, espazioen konfigurazioa, naturarekin harremana eta bizitza osasuntsuagoa dira egitasmoaren baitako giltzarrietako batzuk, eta bidea elkarrekin ari dira egiten hainbat herritar, erakunde, komunitate eta enpresa. Tartean daude Gizabidea Fundazioa eta Athlon Kooperatiba Elkartea. Agurtzane Loidi, PlazaBiziko koordinatzaileak eta Oinatz Agirre, Athloneko ordezkariak eman dute horren berri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.