Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako mutilei maldan gora jarri zaie igoera faserako baliagarria den kanporaketa. Zapatuan Mojategin jokatutako joaneko partiduan, 18-35 galdu baitute. Modu honetan, datorren asteburuan San Roken jokatuko den itzulerako partiduan, arrasatearrek markagailua irauli beharko dute igoera fasean bizirik jarraitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.