Errepresioaren aurkako aldarria eta elkartasuna izan ziren protagonista zapatuan lehen aldiz antolatutako Errepresioaren Aurkako Egunean. Errepresioa jasaten duen orori elkartasuna adierazi eta herrian kontzientzia piztea izan ziren eguneko helburu nagusiak, eta horretarako egun oso egitarau osatua prestatu zuten. Herria animatu nahi izan zuten, errepresioaren aurrean antolatzera.
Mahai-inguru batekin eman zioten hasiera jardunaldiari, eta bertan izan ziren Indar Gorriko, Yakovlev eta Azpeitia Errepresioaren Aurkako ordezkariak. Horiek hainbat errepresio kasuren berri eman zuten. Ostean, poteo girotua eta bazkaria izan zituzten. Eta arratsaldean, kontzertuei eman zieten paso, hiru errondatan. Bukatzeko,
Lehenengoz antolatutakoak beste batzuk ekarriko dituelakoan daude talde antolatzailea "gogotsu" azaldu baitzen: "Herrian errotutako ekimena izan arte". Urtero parte-hartze handiagoa izatea gurako lukete, "kontzientzia hartu denaren seinale" izango baita.