Arabako El Prado kluba nagusitu zen txapelketan, jokatu ziren bi lasterketak irabaziz. Hain zuzen, Ainize Romero eta Markel Saenz de Buruaga izan ziren banakako nesken eta mutilen kategoriako azkarrenak.
Debagoiendarrei dagokienez, Arrasate Atletiko Taldeko neskek bi podio lortu zituzten talde mailan eskuratutako eta Nile Agirretxek banaka eskuratutako bigarren postuekin. Agirretxe pozik ageri zen lasterketan egindako lanarekin, eta lehia gogorra izan zela adierazi zuen.