Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko taldeek hartu dute parte gaurko krosean, eta honako hau izan da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 43. edizioko sailkapena
- Nesketan taldeka: Club El Prado, Arrasate Atletiko Taldea eta Cub Laudio.
- Mutiletan taldeka: Club El Prado, Bidasoa Atletiko Taldea eta Txindoki Atletismo Taldea.
- Nesketan banaka: Ainize Romero, Nile Agirretxe eta Irina Mendizabal.
- Mutiletan banaka: Markel Saenz de Buruaga, Jurdan Gonzalez eta Ibai Leanizbarrutia.
Arrasate Atletiko taldeko antolatzaileek balorazioa "oso positiboa" egin dute. "Oso pozik gaude. Egun ederra irten zaigu, ibilbidea oso ondo zegoen eta parte-hartzea itzela izan da. Harrobia badago eta gure atletei dagokienez nesketan bigarren postua egin dugu, banaka zein taldeka. Atxabalpe oso leku aproposa da halako kros baterako. Ea hurrengo urtean berriro egiterik dugun; hori Udalaren eta Jaurlaritzaren esku egongo da", adierazi du Arrasate Atletiko taldeko Jon Ormaetxeak.
Horrez gain, Ormaetxeak gogora ekarri du Atxabalpe Mojategiren "osagarri ederra" izan daitekeela: "Mojategi ez dago egokituta jaurtiketa luzeak egiteko –mailu, disko eta xabalina jaurtiketak, hain zuzen– eta Atxabalpe leku ederra izango litzateke horretarako; hori bai, inbertsio bat egin beharko litzateke, eta horrek aukera emango luke edozein atletismo txapelketa Arrasatera ekartzeko".