Musakolako herri eskola berrituarekin "oso pozik" dago hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 19a

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa Arrasateko Udaleko eta Arrasateko Herri Eskolako ordezkariekin, gaur, eraikin berrituko gimnasioan.

Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa Arrasate Herri Eskolako Musakolako gune berrituan egon da gaur, urtarrilak 19, eta adierazi du "oso pozik" daudela: "Gaurkoa ospatzeko eguna da; kostatu egin da, baina merezi izan du". Ate irekiak ere egin dituzte, eta hainbat izan dira gerturatu diren senideak eta auzotarrak. 

Hezkuntza sailburuak azpimarratu du, besteak beste, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza batera izatearen garrantzia: "Horrek balio erantsi bat ematen dio proiektuari. Eskolako irakasle eta zuzendariak entzun ditugu eta esan digute alde nabarmena dagoela; oso argitsua dela, espazio irekiak eta malguak dituela, espazio berriak eta askotariko erabilerak dituztenak... Gaurkoa herri eskolako komunitatearekin ospatzeko eguna da, une polita". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak