Hegazti gripearen zabalkundea ekiditeko hartutako erabakia da. Behiak ere Dermatosi Nodularraren eraginez ezin izan dituzte azoketara eraman, baina duela hilabete neurria altxatu ostean, santamasetan normaltasunez ikusi ahalko dira.
Badator arrasatearrendako urteko egunik berezienetakoa, badator santamas eguna. Abenduaren 22an ‘Meri Xendo’ txerriarekin batera, ez dira faltako ohiko ganadu, artisau eta baserriko produktuen azoka. Hegazti gripearen eraginez, egongo ez direnak, hegaztiak izango dira.
Hegazti gripearen zabalkundea ekiditeko hartutako erabakia da. Behiak ere Dermatosi Nodularraren eraginez ezin izan dituzte azoketara eraman, baina duela hilabete neurria altxatu ostean, santamasetan normaltasunez ikusi ahalko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.