ALBISTEAK

Auto zaharren bilgune bilakatu da Arrasateko Arizmendiarrieta plaza

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 17a

Red Dragons taldeak bosgarrez antolatu zuen zapatuan Joyas Sobre Ruedas auto zaharren topaketa solidarioa Arizmendiarrieta plazan. 25 urtetik gorako 70 auto inguru batu zituzten bertan.

Ordubeteko ibilbidea egin ostean, auto zaharrena eta gogokoena saritu zituzten. Aurten, auto bera izan da zen da sarien garailea, 1955eko Mercedes-Benz 220a Proton modeloa hain zuzen. Hala ere, autoaren jabeak hala eskatuta, boto bakarrarengatik bigarren geratu zen Araba Classic Clubeko Rover 2200 TC  modeloak jaso zuen auto gogokoenaren saria. Red Dragons taldeko kidea den Iban Marquez “pozik” agertu zen ekimenak izan zuen harrerarekin.

Bestalde, elkarteak antolatzen dituen topaketa guztietan, elkartasuna helburuetako bat izaten da. Horregatik, autoen erakusketarekin batera, elikagai bilketa ere egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak