ALBISTEAK

Kooltur Ekintzaren lana aitortu du Maritxu Kajoi Komisiñuak

Mireia Bikuña Madrid 2025ko ira. 29a, 16:31

Maritxu Kajoi Komisiñuaren eskutik jaso zuten egubakoitzean, hilaren 26an, aitortza: "Eskertza eta besarkada, lubakien alde berean gaudela sentitzen dugulako. Denak hartzen dituzue baldintza berdinetan". Kooltur Ekintzak-eko kideek "pozik" jaso dute errekonozimendua, eta ez zutela espero aitortu dute.

Motorrak berotzen hasi da Komisiñua, eta aitortza egin berri du. Egubakoitzean Herriko Plazara gerturatu ziren herritarrak ardo edan eta gazta jatera gonbidatu zituzten, herriko eragile bati inbutu preziatua eman aurretik. Kooltur Ekintzak izan da aurtengo aitortza berezia jaso duena. "Egia esan, ez genuen inondik inora espero; baina, biziki eskertzen dugu eta oso pozik gaude", esan du taldeko kide Iker Barandiaranek.

Maritxu Kajoi Komisiñuak loreak bota zizkion taldeari. "15 urte pasa dira lehenengo kontzertu hartatik. Gari lehenengo akorde haiek jotzen ziharduela jaiotzen zegoen egiteko modu bat. Modu hori ez dago modan eta ez da ohikoa. Guk ez dugu San Mames bitan beteko eta ez dugu reel biralena sortuko. Arrasatearrok argi ikusi dugu 2010etik kulturan gozamenerako leiho bat eskaini duzu, sold-out eta plataformetako erreprodukzioen gainetik, kultura behar den moduan zabalduz", esan zieten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak