Lau taldek hartuko dute parte Amarians torneoan, eta noski, talde horietako bat Pirolitikak izango da. Beste hiru taldeak Donostiako Blasfemmes, Valladolideko Vacceas eta Madrilgo Tigresas izango dira.
Torneo irailaren 20an, zapatua, goizeko bederatzietan hasiko da Mojategin. Hala ere, asteburu osorako egitaraua antolatu dute errugbi taldeko kideek, Arrasaten izango baitira gonbidatutako hiru taldeak.