Arrasateko Udalak adierazi du soto batean eztanda bat egon zela eta hark piztu zuela sua. "Hori dela eta, segurtasunagatik, lau ataritako bizilagunak hustu zituzten suhiltzaileek eta udaltzainek. Edozelan ere, ikusi zutenean gainontzeko hiru atarietan arriskurik ez zegoela, atari horietako bizilagunak etxeetara itzuli ziren gauean bertan", diote udal ordezkariek. "Sutea piztu zen atarikoek, ostera, kanpoan pasatu dute gaua".
Sutearen jatorria ikertu beharra dago orain eta, horrez gain, txosten bat egin dute udal arkitektoek, eraikinaren egoera nolakoa den aztertzeko. "Eraikina ondo dagoela baieztatu dute eta bizilagunak hasi dira haien etxebizitzetara itzultzen", baieztatu dute udal ordezkariek.
