Hil egin da San Josepeko sutean zauritutako pertsona

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 4a, 21:49

Sutea gertatu zen etxea, Arrasateko San Josepe auzoan.

Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez, hil egin da atzo, uztailak 3, Arrasateko San Josepe auzoan izandako sutean zauritutako pertsona. Bilboko Gurutzetako ospitalean hil da gaur, uztailak 4. Etxebizitza bloke bateko behealdean sutea sortu zen eguenean, 23:10 bueltan. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta eraikin osoa, lau atari, hustu zituzten. 

Arrasateko alkate Maider Morrasek honako mezu hau zabaldu du sare sozialetan: "Tristura handiz jaso dugu San Josepeko sutean zauritutako pertsonaren heriotza. Gure dolumin eta elkartasuna adierazi nahi diogu familiari eta gertukoei. Atsekabeko eguna da herriarentzat. Babes eta laguntza guztia ematen jarraituko dugu". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak