Iñaki Etxaberen hilketaren gaineko ikerketa jasotzen duen liburua argitaratu dute

Goiatz Arana Begiristain 2025ko eka. 20a, 14:30

Iñaki bota daue liburua argitaratu berri du Erein argitaletxeak. Oñatiko Gure Bazterrak taldearen eta Pako Aristiren arteko elkarlanaren emaitza da liburua eta atzo aurkeztu zuten Donostiako Udal Liburutegian.

1975ean Kanpanzarren hildako Iñaki Etxaberen kasua izan dute helburu, baina aurreko eta ondorengo bailarako beste ekintza batzuen gainekoak ere jasotzen ditu liburuak: ETAren agiri bat, 1975ekoa, zigilu eta guzti, non esaten den eurek ez zutela Arrasaten bizi zen German Agirre  taxilari bergararra hil, ez zutelako horretarako inolako arrazoirik; edota errefuxiatuei laguntzeko erakutsitako borondateagatik Juan Zelaia Oñatiko enpresariaren aurka egindako saiakerari buruzkoak.

Gure Bazterrak taldekoek 1975eko irailaren 27an kokatu dute gertakarion abiapuntua, Txiki eta Otaegi hildako egunean. Diote horren erantzun moduan irakurtzen dela ETAk Arantzazura bidean hiru guardia zibil hil izana eta horren mendeku gisa Iñaki Etxaberen hilketa. 

Taldearen liburu-proposamena harriduraz hartu zutela kontatu du Iñaki Etxabe zenaren alaba Olatzek, baina prest azaldu zirela, kasua askorik ikertu gabe egon delako bi hamarkadatan. Informazio osoagoa eta, batez ere, fidagarria, jasotzeko aukera eman diela azaldu du. Eta lortu dute konfirmatzea, esaterako, betidanik izan duten susmo bat:  aita zena Gernikako guardia zibilek hil zutela.

Urtebeteko lana

Urtebete inguru eman dute lanean, testigantza ezberdinen bitartez informazioa jasotzen, eta Pako Aristik ondu du liburua, ikerketa horien emaitzak jasota. Gogorra dela familiarentzat adierazi du Etxabek, barruak astintzea dakarrelako berriz, baina garaia zela ere gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak