Ointxe!-k antolatuta, saskibaloi inklusiboko lehen txapelketa, Arrasate Hiria torneoa, jokatu zuten zapatuan, hilaren 14an, Iturripeko kantxan. Sei talde aritu ziren jokoan, eta finalera iristea lortu zuten etxekoek, Ointxapeldunak taldeko jokalariek; hala ere, ezin izan zuten garaipena eskuratu Lointek Gernika Fenomenoak taldearen aurka, eta txapeldunorde izan ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.