Saskibaloi Txapelketa Inklusiboa jokatu da lehen aldiz Arrasaten

Naia Laka Arrizubieta 2025ko eka. 14a, 20:31

Sei taldek parte hartu dute eta Ointxapeldunak finalera heldu dira. Lointek Gernika fenomenoak Bultzadaren aurka hortzak erakutsi dituzte baina ez dute garaikurra eramaterik izan.

Gaur, lehendabiziko aldiz, Saskibaloi Txapelketa Inklusiboa jokatu da Arrasaten eta egun osoan zehar hainbat norgehiagoka jokatu dituzte arratsaldeko 17:00 finala jokatu arte. Ointxe!-k antolatutako txapelketa honek balioak, kirola eta ainztasuna bateratzea izan du helburu, eta etxeko Ointxapeldunekin batera Euskal Herriko beste bost talde gonbidatu dituzte txapelketan parte hartzera.

Antolakuntzatik pozik daude lortutakoarekin: "holako torneoetan lehenengo aldia izateko oso pozik gaude. Gainera, eduki dugun laguntza bolondresekin, familiekin eta inguruko jendearekin oso ona izan da eta nik atzetik holako ekintza asko etorriko direla uste dugu".

Partiduz partidu, Ointxapeldunek finalera heltzea lortu dute eta Lointek Gernika fenomekoak taldearen aurka, eta markagailuan etengabe atzetik joan badira ere, azkenengo txanpan aldea puntu batera murriztu dute. Hala ere, azkenengo minutuan ez dute gernikarrak garaitzerik lortu. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak