Maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai, Kulturateko klaustroan, Arrasate Margo Taldearen erakusketa. Denetariko lanak daude: akuarelak, akrilikoak, olio-pinturak, teknika mistoak eta collageak. Astelehenetik zapatura bitartean dago zabalik, 17:30etik 20:30era. Erakusketak bat egingo du zapatu honetako –10:00etatik 14:00etara– Seber Altube plazako Arte Azokarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.