Herrigunea bost auzotan banatuta dago, eta beste hainbeste daude herrigunetik kanpo.
Kooperatibismoaren erdigunea da, baita sarrailagintza arloko enpresa garrantzitsuen sehaska ere, eta industrialde bat baino gehiago ditu egun: Kataidekoa eta Markuletekoa, esaterako. Garaia Parke Teknologikoaren bitartez, enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko harremanak sustatzen ditu.
Arrasaten du egoitza tokiko euskarazko hedabidegintzan erreferente den Goienak ere.