Iaz egin zuten lehenengoz, ikusirik Lilatoian parte hartu izan duten emakume batzuk, urteetan gora egin ahala, Donostiara joatera ez zirela animatzen baina Arrasaten antolatuz gero egingo zutela.
Arrakastatsua izan zen lehen aldia, 80 emakume batu zituen; eta aurten, bigarrenez egingo dute, ibilbidean aldaketak eginda. Izan ere, erdigunetik kanpo egin zuten orduko hura, baina oraingoan kale-kaletik egingo dute, ekimenari ahalik eta ikusgarritasun handiena emateko helburuarekin; espazioak irabazi gura dituzte eta hor daudela erakutsi.
50 lagun baino gehiago dira, jada, izena emandakoak eta zabalik jarraitzen du epeak. Ez da ezinbestekoa izena ematea; bai, ordea, lagungarri, antolakuntzara begira. Whatsappez eman daiteke izena, 635 74 46 02 telefono-zenbakira idatzita.