10 urte bete ditu Euskadi Brass taldeak, eta urteurrena ospatzeko disko bat kaleratu dute. Arrasate Musikalarekin batera kantatu zituzten diskoko kantuak zapatuan, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan. Alberto Urretxo tronboi-jole arrasatearrak eta Oscar Abella tuba-jole segoviarrak sortu zuten Euskadi Brass taldea duela hamarkada bat, eta ibilbide musikal hori jasotzen duen diskoa aurkeztu dute brass musikariek. Emanaldiak hainbat berezitasun izan zituen. Besteak beste, ikasleen eta profesionalen arteko elkarbizitza nabarmendu nahi izan zuten. Hala, tronpeta ikasten ari diren neska-mutilek, eta Arrasate Musikaleko Metal Bandak hainbat abesti jotzeko aukera izan zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.