Granadako Mas Baloncesto taldeari atzo, eguena, partida irabazita bide onean doaz Mondragon Unibertsitateko neskak LF2ra igotzeko lehian. 17:00tan dute gaur hurrengo partida, Stadium Casablanca Zaragozako taldearekin aurrez-aurre. Jokalariak eta talde teknikoko ordezkariak gainera, zale askok egin dute Granadarako bidaia, horien artean, Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan Granadatik zuzenean kontakizuna egin duen Jose Mari Baltzategi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.