1991-1992ko denboraldian egin zituzten lehen entrenamenduak Arrasateko Rugby Taldeko emakumeek. Entrenamendu haiek fruituak eman zituzte, eta 1993- 1994ko denboraldian ligako lehen partida jokatu zuten.
Urtemuga ospatzeko, omenaldi eguna antolatu dute bihar, maiatzaren 18a. 12:00etan hasiko dute eguna, ateak irekita Mojategin, eta ostean poteoa egingo dute elkarrekin. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute. Bazkarirako sarrerak eta kamisetak 20 euroko prezioa dute.
Ikus-entzunezkoa
Arrasateko Errugbi Taldeko emakumeen historia jasotzen duen erreportajea egin du Goienak, eta maiatzaren 20an 19:30ean, 21:30ean eta 23:30ean emitituko da Goiena telebistan. Ondoren, goiena.eus atarian nahieran ikusi ahalko da.