Autobus gidariak ados patinete elektrikoen gainean hartutako erabakiarekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko mai. 9a, 15:16

Astelehenetik debekatuta dago patinete elektrikoarekin autobusean garraiatzea "pertsonen segurtasun arrazoiengatik".

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak astelehenean jakinarazi zuen, ordutik aurrera ezin dela patinete elektrikorik sartu Gipuzkoako garraio publikoan, "Mugi sistema osatzen duten ibilgailuetan bidaiatzen duten pertsonen segurtasun arrazoiengatik". Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariorde Azahara Dominguezek eman du horren berri.

Gaineratu du mugikortasun elektrikoko elementu horien bateriek eragindako suak, keak eta deflagrazio txikiek kalte fisiko zein material larriak eragin dituztela garraiobideen barruan, eta, beraz, erabaki hori hartu behar izan dutela nazioartean, Espainiar estatuan eta ondoren autonomia erkidegoetan izan den debeku korronteari jarraituz.

Fermin Iregi autobus gidaria eta LABeko komiteko ordezkaria ados dago indarrean sartu berri den debekuarekin: "Patinete elektrikoekin arriskua dago; txispa bat sortu daiteke eta autobusek berehala har dezake sua". Gogorarazi du auto gidariak aspaldi dabiltzala hori eskatzen.

Patinete erabiltzaile batzuek ez dute kontua hain garbi ikusi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak