Lau kantuk osatzen dute diskoa, eta besteak beste, punk, rock eta blues doinuak uztartu dituzte. Lehen kontzertua zapatuan eman zuten Antzuolan baina diskoaren aurkezpen ofiziala Oñatin eta Arrasaten egin nahi dute modu "berezian".
Aurrera begira, lokalean kantu berriak egin eta entseatzen jarraitzeko asmoa dute. Dena dela estudioan sartzeko esperientzia "ikaragarria" izan dela aitortu dute, eta, nola ez, etorkizunean berriz sartzeko asmoa dute.