Arrasate Musikalen 50. urteurrenaren baitan egin zuten domeka eguerdian Arrasateko Orkestra Sinfonikoaren Ametsak betetzen kontzertua. Egungo orkestrako kide nahiz kide-ohiak elkartu ziren Uarkapen, denera 110 lagun eta bi arrasatear zuzendari gonbidatu: Beatriz Arzamendi –Juan Arzamendi zenaren alaba; bere musika ibilbidearekin jarraitzen du Madrilen– eta Unai Urrecho –besteak beste, Hego Koreako Suwon unibertsitateko orkestrako zuzendaria–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.