Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, Santamas krosa egin zen pasa den domekan, hilaren 17an. 238 parte-hartzaile izan ziren, eta Unai Ibarra (18:09:06) eta Ainara Urrutia (21:56:94) izan ziren azkarrenak. Lasterketan, ordea, ezin izan zuten guztiek egon. Joan den astean hil zen Jose Ignacio Elorza Joshe, Arrasateko atletismoaren sustatzailea, eta omenaldia egin zioten familiari. Are gehiago, aurten hil den Rafael Romero atleta ere gogoratu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.