Arrasateko Alfontso VIII kaleak izen berria izango du aurrerantzean: 17 Emakume kalea. Zuztarrak Errotuz taldearen ekimenez egingo dute aldaketa, abenduko ohiko osoko bilkuran aurkeztutako mozioa onartu ostean. Halaber, bide publikoa terrazekin eta bestelako instalazioekin okupatzea arautuko duen ordenantza berria sortzea ere onartu du udalbatzak, aho batez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.