Erosketa txartela baliatuta, Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako Sukaldaritzako ikasleek prestatutako babarrunak dastatzeko aukera izango da, 11:00etan hasita. Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan izan dira gaur, eguaztena, Azokako antolatzaile taldeko Nerea Lazpiur eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Sukaldaritzako irakasle Iñaki Olalde.