Arrasateko Udalak antolatutako azoka 09:00etatik 14:00etara izango da zabalik. Bertako produktu bat izaten da protagonista hilero, eta oraingoan, neguaren atarian, babarrunari dagokio. Horrez gain sasoiko beste produktu batzuk ere izango dira: barazkiak, fruituak, ogia, gazta eta eztia, esaterako.
Azokari amaiera biribila emateko, Eusko Label kalitateko produktuekin osatutako hamar saski zozketatuko dituzte bezeroen artean.
Azokaren helburu nagusia da herriko eta bailarako produktuak eta ekoizpen sistemak babestea eta bultzatzea, eta tokiko produktuen kontsumoa indartzea.