Azken bi hamarkadatako kartelak, pankartak, kamisetak, liburuak… Horiek guztiak eta gehiago jasotzen ditu Kulturateko Klaustroan zabaldu duten Arrasateko Emakume Txokoak 20 urte! erakusketak, baita argazkiez eta bideoz osatutako ikus-entzunezko bat ere. Era berean, urteurrenaren harira asteburuan egingo duten Nahinoranahi jardunaldi feministetarako izena emateko epea zabalik dago oraindik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.