Panel fotovoltaikoen parkea Polo Garaiaren eta Santa Ana hotelaren arteko 10.000 metro karratuko lursail batean ari dira jartzen, eta asmoa da udan amaitzea lan hauekin, irailean konexioa eskatu ahal izateko eta instalazioak azaroan bere bazkideentzat energia sortu dezan.
2.400 plaka fotovoltaiko inguru ezarri nahi dituzte eremuan, eta 600 bazkide asetzeko gaitasuna izango du. Horretarako, 1.700.000 euro inguruko aurrekontua dute, baina errektore kontseiluko kideek uztailean eginiko saio irekian aurreratu zutenez, bermatuta dute bideragarritasun ekonomikoa. Hala ere, bazkide berrien bila jarraitzen dute proiektuak ahalik eta onuradun gehien izan ditzan.