ALBISTEAK

Arrasateko Txosna Batzordea: "Aurten zazpi eragile ibili gara jaiak prestatzen"

Hasier Larrea 2023ko eka. 7a, 15:13

Arrasateko Ernai, Ikasle Abertzaleak, Ttak, EHE, Bilgune Feminista, Gazte Koordinadora Sozialista eta Askapenako kideek osatzen dute txosnaguneko lantaldea. Txupinazoa Bilgune Feministak botako du, hain justu Arrasateko Txosna Batzordeko partaide berriak direlako.

Eragile berriendako ate guztiak zabalik dituztela azaldu du Gorka Etxabek, batzordeko kideak. "Baldintza bakarra izaten da urteko ziklo osoa errespetatzea, sanjuanetatik Maritxu Kajoira arte. Beraz, sartzea gura duenak, datorren urteko sanjuanetako antolakuntza hasi arte itxaron beharko luke".

Azaldu dutenez, "ilusioz" daude ekainaren 23a iristeko: "Azken txanpak gogorrenak eta estres gehien sortzen dutenak izaten dira antolakuntzari dagokionez, azken detaileak fintzeko unea izaten baita, baina jaiak heltzeko gogoz daude".

Asteburuan izanik, nahiko jai motzak egokitu zaizkie aurten. "Hala, espero dugu San Juan eguna indartsuagoa izatea, zapatua delako, eta saiatu gara egun horretarako eskaintza alternatiboago bat prestatzen, kontzertu eta alkohol kontsumotik haratago doana".

Erasoen aurkako protokolo bat ere egongo da, edozein motatako erasoren bat egon ezkero, martxan jarriko dutena. "Barran dagoen jendeak jakingo du nola aplikatu protokoloa eta, horrez gain, telefono zenbaki bat ere egongo da erabilgarri egunero, 24 orduetan, eta hainbat tokitan ikusgai egongo da zenbaki hori". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak