J Martina, La Furia eta Huntza, besteak beste, sanjuanetan txosnagunean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 6a, 10:28

J Martina hirukotea da Arrasaten izango den taldeetako bat.

Arrasateko Txosna Batzordeak sanjuanetako egitarauaren berri eman du eta ekainaren 25ean, esaterako, J Martina, La Furia eta Huntza ariko dira Monteazpin, 22:00etatik aurrera. Arrasateko Bilgune Feminista arduratuko da txupinazoa botatzeaz, San Juan bezperan, 12:30ean.

Arrasateko hainbat eragilek dihardute lanean Arrasateko Txosna Batzordean: Arrasateko Ernai, GKS, Askapena, Euskal Herrian Euskaraz, Ttak gazte taldea, Ikasle Abertzaleak eta Arrasateko Bilgune Feminista.

Azken hori arduratuko da txupinazoa botatzeaz, San Juan bezperan, 12:30ean eta ondoren trikipoteoa egingo dute, herri bazkarirako motorrak berotzeko (txartelak agortuta daude). Arratsaldean, makalaren igoeraren ostean, Kontralde, Larru Beltzak eta Youth United igoko dira txosnetako oholtza gainera. Tartean, Ez izen konplize ekintza feminista egingo dute.

San Juan eguneko eskaintzaren baitan, magia erakustaldia eta Assata taldearen kontzertua daude eta ekainaren 25ean, berriz, J Martina, La Furia eta Huntza taldeen emanaldiak izango dira, besteak beste, Zeuk ein zeuk jan bazkariarekin batera. Halaber, presoen aldeko manifestazioa ere egingo dute, Sarek antolatuta, 19:30ean txosnagunetik abiatuta.

Azkenik, batzordetik gogorarazi dute txosnagunea gune aske bat izango dela eta ez dutela inolako erasorik onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak