Sanjuanetako egitaraua gertu jaiei ekiteko

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 14a, 13:50

Ekainaren 16an hasi eta 26ra bitartean makinatxo bat ekitaldi izango dira herriko kale eta plazetan San Juan jaiak girotzeko; Udalak eta Txosna batzordeak jardun dute horiek antolatzen. Arrakasta izan ohi dutenek ez dute hutsik egingo San Juan suak, danborradek, Zeuk iñ zeuk jan bazkariak eta entzierroak, esaterako. Kontzertuei dagokienez, Assata, La Furia, J Martina, Huntza, Chambao eta Mikel Erentxun izango dira, besteak beste.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 16, egubakoitza
  • 19:00 Arrasate Musikalen ballet taldearen ikasturte bukaerako ikuskizuna, Amaia antzokian.
  • 19:30 Dantzali erromeria ibiltaria EinGo taldearekin.
  • 20:00 Goikobaluren kontzertua San Frantzisko elizan.
  • 21:30 Euskal kantuen gaua Herriko plazan Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin.
Ekainak 17, zapatua
  • 09:00 Hirugarren zapatuko bertako ekoizleen azoka, Seber Altube plazan.
  • 19:00 Haurren danborrada, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin, SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Kulturola, Biteri plaza, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko Plaza.
  • 19:30 Txorbela eta Durangoko Bogoroditsie abesbatzaren kontzertua San Frantzisko elizan.
Ekainak 18, domeka
  • Haur Dantzarien Eguna.
    • 10:00 Haurrak batuko dira Zaldibar frontoian eta Herriko Plazara abiatuko dira.
    • 11:15 Dantza erakustaldiak Herriko kaleetan zehar.
    • 13:30 Haur guztiak Herriko Plazan elkartuko dira.
    • 17:00 Haur guztien dantza emanaldia Herriko plazan.
  • 19:00 Diskofesta Nemux taldearekin, Herriko plazan
  • 19:30 Pandero jaialdia Amaia antzokian.
Ekainak 23, egubakoitza, San Juan bezpera
  • 12:30 Txupinazoa Arrasateko Bilgune feministan eskutik, Txosna batzordeak antolatuta. Ondoren trikipoteoa.
  • 14:30 Herri bazkaria Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.
  • 16:30 Etxafuegoak Herriko Plazatik.
  • 17:00 Txorotxaranga ikuskizun ibiltaria, Seber Altube plazatik hasita.
  • 17:00 Txopopoteoa Broken Brothers Brass Band txarangaren laguntzarekin.
  • 18:00 Makala jasotzea Herriko plazan.
  • 18:00 Kalejira herrikoia txistulariekin.
  • 19:30 Salve solemnea San Juan Bataiatzailearen parrokian.
  • 21:00 Errementari dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.
  • 22:30 San Juan Sua, Herriko Plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnagunean honako taldeekin: Kontralde, Larru Beltzak eta Youth United.
  • 23:15 Nagusien danborrada Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, SUDCek antolatuta.
  • 00:00 Ez izen konplize ekintza feminista, txosna batzordeak antolatuta.

Ekainak 24, zapatua, San Juan Eguna
  • 8:00 Sokasalto gaupaserua txosna batzordeak antolatuta.
  • 8:30 Diana, Arrasateko gaiteroekin.
  • 8:30 Karropoteoa txosnagunetik, txosna batzordeak antolatuta.
  • 9:00 Entzierroa. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.
  • 11:00 Etxafleroak Herriko plazatik.
  • 11:00 Meza nagusia, San Juan Bataiatzailearen parrokian.
  • 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira.
  • 11:00 Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin kalejira. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.
  • 12:15 Ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa, Herriko plazan
  • 12:30 Omenaldia 80 urtetik gorakoei Etxaluzen (Abaroa).
  • 13:00 Kontzertua, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin, Monterron parkean.
  • 18:30 Magia erakustaldia Iagomagoren eskutik txosnagunean.
  • 19:30 Errekortadoreen erakustaldia, zezen plazan
  • 19:30 Kalejira Garin Band taldearekin, erdiguneko kaleetan zehar.
  • 20:00 Assata taldearen kontzertua txosnagunean.
  • 20:30 Dragoi Jana, Herriko plazan. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.
  • 23:00 Su artifizialak, Vulcano pirotekniaren eskutik, Santa Barbaratik.
  • 23:15 Chambao taldearen kontzertua, Monterron parkean.
  • 23:15 Oxabirekin erromeria, Herriko plazan.
  • 01:00 Loreontzi Sound System txosnagunean.
Ekainaren 25a, domeka, Haur eta Gaztetxoen festa
  • 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.
  • 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.
  • 11:00 Etxafleroak, Herriko plazatik.
  • 11:00-14.00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen.
  • 12:00 Eguzkilaruren ongi-etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteri plazan.
  • 12:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren prestaketa, azokan.
  • 12:00 Marianitada musikatua txosna batzordeak antolatuta eta pintxada kolektiboa.
  • 12:30 Bertso jaialdia Seber Altube plazan AEDk antolatuta. Partaideak: Alaia Martin, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Aitor Bizkarra. Gai jartzaileak; Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses.
  • 12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin kalejira.
  • 13:30 Apar-festa Biterin.
  • 13:00 Kalejira herrikoia txistulariekin.
  • 14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko bazkari herrikoia azoka plazan. Udalak sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat.
  • 16:30-18:30 Gaztelaru jolas parkea eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Biteri plazan.
  • 17:00 Karropoteoa Azoka plazatik hasita, Txosna batzordeak antolatuta.
  • 18:30 Errekortadore eskola ibiltaria zezentxo eta poneyekin. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
  • 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna Monterronen.
  • 19:00 Kalejira Rockalean taldearekin.
  • 22:00 Kontzertuak txosnagunean: La Furia, J Martina eta Huntza.
  • 22:30 Goxua’n Salsa taldearen kontzertua Herriko plazan.
Ekainaren 26a, astelehena
  • 8:00 Sokasalto gaupaseroa, txosna batzordeak antolatuta.
  • 8:00 Izenbarikuak txaranga txosna batzordeak antolatuta.
  • 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.
  • 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.
  • 11:00 Etxafleroak Herriko plazatik.
  • 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
  • 12:00 Eusko Labeleko produktuak dastatzea Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin, Herriko plazan.
  • 18:00 Trakamatraka taldearen Matraka Culinary Center ikuskizuna, Biteri plazan.
  • 19:00 Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia, Seber Altube plazan.
  • 20:00 Mikel Erentxun musikariaren kontzertua Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak