Giro onean hasi da 23. Garagardo Azoka

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko eka. 2a, 14:06

Ekaina hasteaz bat, martxan dago Arrasateko Errugbi taldeak urtero antolatzen duen Garagardo Azoka. Atzo zabaldu zituzten ateak, eta Arrasateko Herriko plazan kokatuta dagoen karpara gerturatu zirenek askotariko garagardoak dastatzeko aukera izateaz gain, sabela bapo betetzeko abagunea izan zuten. 

Atzotik aurrera, zabalik dago Arrasateko Errugbi taldearen Garagardo azoka. Askotariko garagardoak dastatzeaz gain, bazkaltzeko eta kontzertuetaz gozatzeko gunea izango da. Atzo Behi Bi Blues taldea aritu zen afaria girotzen, eta gaur Banana Shake talde arrasatearraren kontzertua egongo da. Bihar AZ Gaubelak taldea arduratuko da musika jartzeaz. Aurtengoa, 23. aldia da Arrasate Errugbi Taldeko jai bat baino, herriko jai bat bihurtu dela nabarmendu nahi izan du klubeko presidente den Ramon Barrutiak: "Hogeita hirugarren aldia da, eta hogeita hiru urte pasa ondoren, herriko jai batean bihurtu da. Ez da errugbiaren jai bat, herriko jai bat baizik", nabarmendu du.

Klubetik jakinarazi dute guztira, 2.300 garagardo litrotik gora zain daudela arrasatearren egarria asetzeko. Alderdi gastronomikoari dagokionez, menu zabala prestatu dute: txerri-ukondoa, oilaskoa, saltxitxak eta patatak. Dena, momentuan prestatuko dute, Herriko plazako karpan.

Ohi moduan, kirola ere protagonista izaten da egun hauetan. Zentzu honetan, atzo, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, unibertsitateko berrogeita hamar ikasle herri kiroletan aritu ziren.

Kirol hitzorduak

Herri kirolez gain, egun hauetan errugbia izango da benetako protagonista. Bihar goizean beteranoek lagunarteko partidua jokatuko dute Mojategin, 12:00etan hasita, Gaztediren kontra. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, zazpiko txapelketaren txanda izango da. Oraindik talde guztien izen-ematea itxi gabe baldin badago ere, gizonezkoetan Hernani eta 18 urtez azpiko Euskal Selekzioa izango dira bisitari. Emakumezkoetan, berriz, Hernani edo Bera Bera moduko taldeek hartuko dute parte.

Erlazionatuak

Egubakoitz emankorra utzi du Garagardo Azokak

Eneko Azurmendi Barrena 2023 eka 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak