Hileko hirugarren astean egiten da Arrasateko baserritarren azoka, eta, pasa den zapatuan egin zuten azkena, Pazko astearen amaieran. Mugimendu gutxikoa izan zen, eta, eguraldia ere ez zuten lagun izan. Hala ere, badu berritasun bat, azokak ekoizle berri bat izango duelako: Aita Menni ospitalearen eta Ekoudalatxen elkarlanetik sortutako Ereiaro proiektu integratzaileko kideak han izango dira aurrerantzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.