Ereiaro proiektu integratzaileko kideak itzuli dira Arrasateko baserritarren azokara

Miren Arregi Amasorrain 2023ko api. 15a, 16:58

Arrasateko baserriko produktuen azokak ekoizle berri bat izango du gaurtik aurrera, izan ere, Aita Menni Ospitalearen eta Ekoudalatxen elkarlanetik sortutako Ereiaro proiektu integratzaileko kideak han izango dira aurrerantzean baratzeko produktuekin. Proiektua 2017ko martxoan sortu zen, baina, pandemian utzi egin zioten baserritarren azokara joateari. Orain, ohitura berrartu dute.

Baratzezaintza baliatzen dute gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten Aita Menniko 70 pazientek euren errehabilitazio prozesuak garatzeko. Ekoudalatxeko profesionalek gidatuta, produktu ekologikoak ereiten dituzte, landatu, jaso eta saltzera arteko prozesuan parte aktibo direlarik. Gaur azokan izan dira une honetan baratzean dituzte produktuekin eta halaxe egingo dute aurrerantzean ere.

Goizak, bestalde, ez du gehiegizko pozik ekarri. Eguraldiak ez du lagundu eta Pazko asteko zapatua izateak ere seguru asko, ez. Hala, mugimendu gutxiko zapatua izan dela esan daiteke. Hala ere, ez dira falta izan etxeko ogia eta gozogintza produktuak, Iparraldeko pateak, eztia, edota Amerika Elkarteko kideek prestatutako jakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak