Ahoz Aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren baitan bi ipuin kontaketa izango dira Arrasaten. Gaur, eguaztena, Zoa Meza nikaraguarra eta Maite Franko izango dira Santa Marinako bibliotekan, eta helduentzako kontaketa saioa egingo du Yoshi Hioki japoniarrak bihar, eguena, Kulturaten. Maider Alzelai Arrasateko kontalaria gonbidatu dute Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.