Arrasateko tailagileek erakusketa beste herri batzuetara zabaltzea eskaini diote Diputazioari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 16a, 17:47

Mari Jose Telleria kultura diputatua Arrasateko Kulturaten izan da gaur, Arrasateko Tailagileen Elkartearen (ARTE) 40 urte egurra lantzen erakusketa bisitatzen. Otsailaren 24an ireki zen erakusketa eta ordutik 1.800 bat herritar pasatu dira Kulturateko klaustrotik. Piztutako interesa ikusita, tailagileek nahiko lukete beste herri batzuetara ere zabaltzea.

Norbanako asko pasatu dira erakusketatik baina baita ikastetxeetako lanbide heziketako ikasleak, eguneko zentroko erabiltzaileak eta garun-paralisia duten Aita Menniko pazienteak, besteak beste.

Eguneko zentroko erabiltzaileak. Argazkia: ARTE.

Eguneko zentroko erabiltzaileak. Argazkia: ARTE.

Lanbide heziketako hastapenetako ikasleak. Argazkia: ARTE.

Toti Martinez de Lezeak ere bisitatu du erakusketa. Argazkia: ARTE.

Gainera, kultura diputatu Mari Jose Telleria ere gonbidatu dute, erakusketa beste herri batzuetara zabaltzea eskaintzeko.

Tailagileak oso pozik daude erakusketak izan duen harrerarekin eta horregatik beste herri batzuetara zabaltzea nahiko lukete, ahalko balitz. Bestalde,

elkarteko presidente Iñaki Kortabarriak gogora ekarri duenez, taila probatu nahi duten herritarrentzat ateak parez pare dituzte zabalik.

Bisitatzeko azken eguna

Oraindik Kulturatetik pasatu ez diren herritarrek azken aukera izango dute gaur arratsaldeko zortziak arte, gaur, martxoak 17, itxiko da-eta erakusketa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak