Martxan da '40 urte egurra lantzen' erakusketa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 24a, 21:00

Arrasateko Tailaginen Elkarteak (ARTE) Egurra lantzen, 40 urte izeneko erakusketa inauguratu du Kulturateko klaustroan. Egurra artelan bihurtzen duen kolektiboak berrogei urte bete zituen iaz, eta urteetan tailerrean egindako askotariko lanen artean aukeraketa bat egin dute, herritarrek goza ditzaten. Martxoaren 17ra arte bisitatu daiteke galeria. 

Zabalik dago dagoeneko Arrasateko Tailaginen Elkarteak antolatu duen (ARTE) 40 urte egurra lantzen erakusketa. Gaur, egubakoitza izan da inaugurazio ekitaldia Kulturateko klaustroan, eta gaurtik martxoaren 17 arte, tailaginek urteetan San Andresen duten egoitzan egin dituzten maisulanak ikusteko aukera egongo da. Erakusketaren komisarioa Joaquin Etxebarria izan da. 

Inaugurazio-ekitaldia 18:30ean izan da eta elkarteko presidente den Iñaki Kortabarriak hitzaldia eskaini du; 1982an sortu zen elkartea eta hasierak gogoratu ditu. Taldean jubilatuak dira gehienak, baina hastapen ikastaroak ere ematen ari dira; horien artean daude bi emakume, Arizmendi Ikastolako hiru mutil, eta Lanbide Eskolako hamalau urteko bost mutil.

Hala, Kortabarriak publikoak erakusketan zer topatuko duen azaldu gura izan du: "Erakusketa honetan hainbat lan ikusiko dituzue; Euskal Herriko ohiko tailak, erreliebeak, paisaiak prespektiban, hiru dimentsioko obrak...". 

Urteurrenak balio izan du elkarteko kide ohiak gogoan izateko ere. Elkartean urteetan aritu izan den Felix oroitu izan nahi dute, eta oroigarria jaso du Carmen alargunak.

Jendetza bertaratu da inaugurazio-ekitaldira, eta erakusketaren ondoren, luntxa egon da.  

Horrez gain, urteurrenaren harira, promoziorako bideo bat ere kaleratu dute, honako hau:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak