Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiur eta Ortutik Ahora elkarteko kide Sergio Gonzalez gonbidatu dituzte Arrasate Irratiko gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saiora.
Herriko eta eskualdeko baserritarren eta ekoizleen askotariko jakiez gainera, Arrasateko Artazubiaga, Errastiko eta Irrika Gluten Free ekoizleek egindako karapaixoak izango dira eskuragarri. Ortutik Ahora elkartearen eskutik karapaixoa egiten ikasteko tailerra ere egingo dute 11:00etan hasita, baina dagoeneko beteta daude parte hartzeko tokiak.
Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiur eta Ortutik Ahora elkarteko kide Sergio Gonzalez gonbidatu dituzte Arrasate Irratiko gaurko, eguaztena, Igo autobusera! saiora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.