Askotarikoak izango dira karapaixoak: eskuz egindakoak, masa amarekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoekin, glutenik gabekoak, begetarianoak edota beganoak.
Enkarguak egin edo jaso ahal izango dira eta harremanetarako bideak honako hauek dira:
- Artazubiaga: 639 651 340.
- Errastiko: 646 820 857.
- Irrika Gluten Free: 647 737 980.
Era berean, azokaren baitan, karapaixoa egiten ikasteko tailerra egingo dute, 11:00etan hasita. "Bakoitzak bere karapaixoa prestatuko du azokan, etxera eramango du labean sartzeko, eta amaieran dastatze bat egingo da", azaldu dute Udaletik. Tailerrean parte hartzeko izen-ematea beteta dago dagoeneko.
Bestalde, azokako bezeroen artean hamabi karapaixo eta bertako produktuen saski bat zozketatuko dituzte.