Giro ona nagusi FLL Euskadi-Mondragon txapelketaren finalean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 6a, 15:48

First Lego League Euskadi-MONDRAGON torneoa jokatu zen larunbatean Iturripen. Euskal Autonomia Erkidegoko 14 ikastetxetik etorritako 400 ikasle aritu ziren nor baino nor gehiago. Aurtengo edizioan superpowered energia jasangarriaren munduan murgildu ziren ikasleak.

First Lego League Mondragon-Euskadi txapelketaren hamalaugarren edizioa ospatu zen zapatuan, Iturripen.  Arrasaten ez ezik, Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta Donostian, Donostia Sustapenaren egoitzan jokatu zen finala. Beste behin, zientziarako eta teknologiarako grina piztea izan zen egitasmoaren helburu nagusia. Iturripen, garaile irten ziren Gernikako San Fidel ikastetxeko bi talde; Sanfitek_Land eta Sanfitek_Fire.

Arrasaten irabazi zuten bi talde gernikarrekin batera, Bilbon eta Donostiako finalak irabazi zituzten beste lau taldek jokatuko dute martxoaren 25 eta 26an Cartagenan (Murtzia) estatu mailako finala. Handik nazioarteko finalerako sailkatuak irtengo dira. Nazioarteko finala Houstonen (AEB) ospatuko da, apirilaren 18tik 22ra. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak