Zientzia, teknologia eta dibertsioa, lehiaketa eran uztartuta

Uxue Igarza Loiola 2023ko mar. 4a, 17:24

First Lego League txapelketaren 14. edizioa egin da gaur. Arrasaten, Bilbon eta Donostian ospatu da aldi berean, eta 42 ikastetxetako 1.000 bat ikaslek hartu dute parte.

Mondragon Unibertsitateak ikasle gazte ugari hartu ditu gaur, zientziarako eta teknologiarako bokazioak piztea helburu duen egitasmoan.

Aurten erronka zaila izan dute parte-hartzaileek: superpowered energia jasangarriaren munduan murgildu dira. Askotariko probak gainditu behar izan dituzte lego piezekin egindako robotek; energia hartu eta telebista bat piztea, esaterako.

Sei talde onenak estatu mailan jokatuko den finalerako sailkatu dira. Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_Land eta Sanfitek_Fire, Portugaleteko Stem Toki-Eduroboticeko Edurobotic Energy, Donostiako Axular Lizeoko Overclock, Donostiako Santo Tomas Lizeoko Lizeobots A, eta Gasteizko Urkide Ikastetxeko Legokide 1 izan dira irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak