200 zuhaitz landatzeko lanak azken fasera iritsi dira

Iñigo Barrena 2023ko mar. 3a, 17:05

Arrasateko Udalak 200 zuhaitz baino gehiago landatzeko duen proiektua azken fasean sartu da jada. Landaketa osoa egin da hirigunean, Garibai eta Ekobulebarrean izan ezik. Azken hauetan ari dira orain landaketa lanak egiten. Datozen egunetan amaitze aurreikusten dute.

Uztailean, lorezainen aferaren baitan, garibaien izan ziren zuhaitz mozketek berriz ere inguru hori landatzea eragin dute. Udaletik oraindik ez dute ulertzen gertaera horren zergatia. Gertaera horrek ordea kalteak eragin zituen eta horren ondorioz, gune hori berriz landatzeak 8.000 euroko kostua suposatuko du. Zuhaitz landaketa berri hauekin, gune horrek aurretik zuen itxura berreskuratzea eta herritarrentzat gune berde eta eroso bat izateko helburua dute.

Orain arte egindako landaketez gain, datozen asteetan beste zonalde edo auzoetan ere zuhaitz berriak landatzeko asmoa dutela aurreratu dute Udal ordezkariek, proiektuaren azken fasearen barruan.

Udaletik nabarmendu nahi izan dute aktuazio honek aukera ematen duela Arrasate berdeago, klima-aldaketaren aurkako babestuago eta hiri-garapen iraunkorraren helburuekin konprometituago bat izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak