Kilometro iraunkorrak pilatzen jarraitzen du Fagor Mugik

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 14a, 14:34

2020ko urrian jarri zuen martxan Fagor taldeak FAGOR Mugi aplikazioa eta bi urte pasatxo egin dituen honetan, goranzko joera mantentzen du. Helburua, langileak lanera modu jasangarriago batean joatea da eta erabiltzaile kopuruari dagokionez, 530 langileek baino gehiagok erabiltzen dute aplikazioa. 

Fagor Mugiren erabiltzaile kopurua hazten ari da urtetik urtera eta dagoeneko 430.000 kilometro iraunkor baino egin dituzte. Kilometro hauen ondorioz, 90 tona C02 saihestu dira. Aplikazioan parte hartzen duten langileek sariak jasotzen dituzte trukean, besteak beste, tokiko komertzioetarako erosketa bonuak eta garraio publikoan erabiltzen den Mugi txartelerako doako kargak.

Fagor Mugi aplikazioa ez ezik, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren lanketarekin dabil uneotan Fagor Taldea. Lanketak kooperatibetan auto elektrikoentzat karga puntuak jartzeko beharra identifikatu du, eta horretan lanean hasia da Fagor taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak