HEMEN DEBAGOIENA

Salgai daude 2023ko Mondra & Roll jaialdirako sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko otsailaren 8a

Atzo, otsailak 7, jarri zituzten salgai Mondra&Roll jaialdiaren bigarren ediziorako sarrerak. Uztailaren 7an eta 8an atzerriko, estatuko eta Euskal Herriko punk, oi! eta hardcore talde entzutetsuen topaleku izango da Arrasateko Monterron parkea. Antolakuntzarekin egon da GOIENA prestaketez berba egiteko; aurreratu dute, besteak beste, ibilbide luzeko beste talde ezagun bat iragartzekoak direla laster.

Lehen edizioak "oso zapore ona" utzi ostean, antolatzaileak buru-belarri ari dira lanean bigarren edizioan ere dena ondo irten dadin.

2023ko kartela.

 

Erlazionatuak

The Interrupters taldea izango da Mondra & Roll jaialdian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 ots 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak