The Interrupters taldea izango da Mondra & Roll jaialdian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 3a, 13:18

Mondra & Roll jaialdiaren lehenengo edizioko irudi bat iazko uztailean. Imanol Soriano.

Uztailaren 7an eta 8an egingo dute Arrasateko Monterron parkean, eta bigarren edizioa izango da. Iragarritako hamar taldeez gain, "beste talde handi baten" berri emango dute.

Mondra & Roll jaialdiak bigarren edizioa izango du aurten, eta antolatzaileek kartelaren berri eman dute: The Interrupters talde estatubatuarreko kideak izango dira oholtza gainean arituko diren artista nabarmenetako batzuk. "Punk rock elitean momentuko taldea dira eta publikoak gehien desiratzen duenetako bat. Aimee karismatikoak eta Bivona anaiek Monterron parkea hankaz gora jarriko dute".

Alabaina, izango dira beste hainbat talde ere: Perkele, Bad Manners, Subterranean Kids, Arkada Social, UK Subs, Rotten XIII, Svetlanas, Maid of Ace eta Agur. Oraindik, ordea, "beste talde handi bat" dago iragartzeko, eta egun gutxi barru emango dute horren berri.

Hala, uztailaren 7an eta 8an egingo dute jaialdia, eta antolatzaileek espero dute "Europan punk rockaren ikus-entzuleek gehien maitatzen dituzten taldeen lekuko" izango dela Monterron parkea, bertan egingo baitute jaialdia. Are gehiago, nabarmendu dutenez, era horretan "Europa hegoaldeko hardcore punk jaialdi garrantzitsuenetako bat" izateko hautagaitza ziurtatzen du.

Eskaintza mugatua

Bi egunetarako bonua eskuragarri egongo da otsailaren 7tik aurrera, 10:00etan. 65 euroko kostua du. Dena den, eskaintza mugatua dela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak