Euskal Ligarako jauzia egin du Ekiola-Ointxe taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 17a, 16:00

Kadete mailako Euskal Ligako A1 taldean arituko da aurrerantzean Ekiola-Ointxe saskibaloi taldea, 79-52 irabazi baitzuen lauko finala domekan, Ordiziaren aurka. Unai Ibarra entrenatzaileak, gainera, adierazi du denboraldi hasierako helburua azkeneko partida hau irabaztea zela, eta "zaila" izan zen arren, pozik dagoela eginiko lanarekin. Hala ere, argi du "partidaz partida" joatea komeni dela, eta horiek irabazten ere saiatuko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak