Partida galdu arren, Eibar-Arrasate taldea gustura dago joko-mailarekin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 17a, 11:34

Euripean jokatu zuen Eibar-Arrasate taldeak errugbi partida Nafarroako La Unica taldearen aurka domekan, Senior Emakumezkoen Ohorezko A mailan. Aurretik jarrita, 7-5 amaitu zuten lehen zatia, baina nafarrek aurrea hartu zieten bigarrenean. Hala ere, etxeko taldeak azaldu du taldea berria dela, eta "espero baino hobeto" joan zela partida. Beraz, hurrengora begira jarrita daude. Durangoko taldearen aurka jokatuko dute aste honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak