ALBISTEAK

Sozialistek Arrasateko alkategai gisa aurkeztu dute Aritz Murua

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 9a, 18:08

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Jose Ignacio Asensio ondoan zuela aurkeztu dute Aritz Murua Arrasateko alkategai gisa. Horrez gain, Espainiako Gobernuko ordezkariorde Guillermo Echenique ere aurkezpen ekitaldian izan da, eta baita Blanca Roncal Arrasateko PSE-EEren idazkari nagusia ere.

Muruak adierazi du, alkatetzatik arrasatearren bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakeela. Era berean, bere helburuen artean, udalerria modernizatzen laguntzea dagoela azaldu du, "hiri-ingurunea garatuz eta bizigarriago bihurtuz". Bestalde, "oztopo arkitektonikoak" kendu gura ditu, "mugikortasuna errazteko eta auzoen arteko joan-etorriak hobetzeko".

Gainera, azpimarratu du lan egingo duela "emakumeen eskubideak garatzeko eta babesteko proiektuak bultzatzeko, indarkeria matxistaren eta jokabide matxisten aurka".

Zuntz optikoaren garapena erraztuko duela ere esan du, "guztion aukera-berdintasuna eta bizi-kalitatea bultzatuz".

Duela bi aste, agintaldi amaierako elkarrizketa egin zion GOIENAk Aritz Muruari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak